Alkartasuna Dantza Taldea

Bere asmoa kultura gaiak zabaltzea da, batez ere dantza eta musika arloan.

Bere historia guztian zehar Euskal Herriak, txikia izan arren, aberastasun handia erakutsi du kultura arloan, batez ere folklorean.

Garrantzitsua da gure herrian hirurehun dantza baino gehiago eta milaka abesti herrikoiak ezagutzen direla; eta denak euskara, gure hizkuntza, orain dela milaka urte sortutakoaren inguruan.

Euskal Herriko geografiak; ibai, mendi eta haranez beterik, folklorea oso desberdina izatea inposatu du eta toki batetik beste batera dantzak aldatzea.

Testuinguru honetan, 1976. urtean, Bermeon sortu zan ALKARTASUNA DANTZA TALDEA elkarte kulturala.

Taldeak bere saioetan musika tresna herrikoiak erabiltzen ditu, txistua, txirula, dultzaina,… eta erlijio, errito, ospakizun, ihauteri, jai edo ta plazako dantzak aurkezten ditu.

Bere egitaraua Euskal Herria mailan aurkezten du bereziki baina nazioarte mailan ere izan du bere egitaraua aurkezteko aukera Europako hainbat jaialdietan.

Bestalde, 1986. urtetik aurrera NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA antolatzen du Abuztuan, non mundu guztiko taldeak gure herrian hartzeko prest gaude. Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu jaialdiaren orria.

Gure argazkiak

Gure bideoak